Zorri Azokak bi urte gaur

Guaixe 2015ko uzt. 31a, 12:04

Garilaren 31n, ostiralean, 18:00etatik 22:00etara Etxarri Aranazko plazan.

Sakanako bertako produktuak eta bertako ekoizleak. Horiek biltzen dira Zorri Azokan. Eta haiekin zuzeneko harremana izateko aukera eskaintzen du. Bertako produktuen kontsumoa bulkatuz ibarreko ekonomiari bultzadatxoa eman nahi dio Zorri Azokak. Sakanako nekazariak eta abeltzainak, artisauak, artistak eta beste elkartuko dira, atzera ere, azokan. Salerosketaz aparte, azokak ere sakandarren eta erakundeen topagune izan nahi du. Trukerako txokoa da horretarako aukera eskaintzen duen azokako espazioetako bat. Azoka sozialak, Zorri Azokak, gainera, bigarren urteurrena du eta hori ospatzeko. 19:30ean, pintxo potea eskainiko du.