Dozena bat gazte euskararen inguruan hausnartzera

Guaixe 2015ko ira. 18a, 13:45

Hiru larunbatez, Etxarriko gaztetxean, euskararen inguruan hausnartzera elkartuko dira 10 gazte etxarriar eta 2 iturmendiar. Hiru saioko tailerraren helburua da gazteek euskaraz egiteko oztopo, korapilo edo beldurrak uxatzea eta, aldi berean, aurreiritziak apurtzea eta argudio berriak barneratzea. Horren bidez, gazteek norberaren portaera ulertu, euskaraz egiteko argudio gehiago barneratu eta norberaren portaeraren ondorioak ezagutzeko aukera izanen dute.

Beraz, irailaren 19an, 26an eta lastailaren 10ean, 10:00etatik 13:00etara, ariko dira. Emun-go kideek gidatutako saio dinamikoak izanen dira. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuarekin batera