Ergoienako Bira olaztiarrendako

Guaixe 2015ko ira. 23a, 11:55
Angelines Lizarraga lehen ergoendarra izan zen.

Raul Audikana eta Izaskun Beunza izan ziren garaileak Unanun jokatutako lasterketa gorabeheratsuan

Sakandarrak 11. Ergoienako Biran
1.Raul Audikana (Olaz): 33:54
3.Sergio Garcia de Eulate (Alts): 35:16
4.Adur Senar (Lak): 35:42
6.Francisco Gomez (Alts): 36:00
8.Iban Gonzalez (Urd): 36:53
12.Fermin Azkargorta (Itur): 39:11
13.Izaskun Beunza (Olaz): 39:44
14.Kaxi Estarriaga (Etx): 40:09
17.Juantxo Azurmendi (Alts): 41:06
21.Juan Pedro Ariz (Bak): 42:31
24.Angelines Lizarraga (Unanu): 43:34
25.Asier Estarriaga (Etx): 43:52
26.Borja Gonzalez (Alts): 43:53
27.Mikel Razkin (Dorrao): 43:55
28.Beñat Lizarraga (Dorrao): 44:58
29.Joxeja Maiza (Etx): 45:14
30.Maite Zabaleta (Etx): 45:20
31.Xanti Agirre (Itur): 45:22
33.Haizea Ramirez de Alda (Alts) 45:48
34.Jon Lizarraga (Dorr): 46:48
35.Gotzon Auzmendi (unanu): 47:26
37.Jone Pelaez (Alts): 48:10
38.Aingeru Azazeta (Alts): 48:11


Unanuk hartu zuen, larunbatean, Ergoienako Udalak hainbat babesle eta laguntzailerekin antolatutako 11. Ergoienako Bira. Eguraldia lagun, giro ederra egon zen Unanun. Lehenik eta behin kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren Unanuko karriketan barna. 51 neska-mutiko lehiatu ziren kategoria ezberdinetarako prestatutako lasterketetanEta ondoren proba nagusiaren txanda izan zen. Lasterketa Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako puntuagarria zen.

Unanun hasi eta bukatu zen 8,5 km-ko proba, ibilbide gorabeheratsua duena. Lehenik eta behin Unanutik Dorraora joan ziren korrikalariak, eta atzera ere Unanutik pasatu ziren, segidan Lizarragaraino heltzeko. Ondoren, Dorrao gainditu eta gero, Unanuko helmugara iritsi ziren proban hartu zuten 44 korrikalariak. Horietatik 9 emakumeak ziren. Raul Audikana izan zen txapelduna (33:54). Olaztiarrak ia minutu bateko aldea atera zion Eduardo Lopez sestaoarrari (34:50). Sergio Garcia de Eulate altsasuarrak osatu zuen podiuma (35:16). Lehen beteranoa Francisco Gomez izan zen (36:00).

Emakumezkoetan Izaskun Beunza olaztiarra izan zen, azken urtean bezala, jaun eta jabe (39:44). Angelines Lizarraga unanuarra bigarrena heldu zen helmugara (43:34). Lizarraga ere probako lehen beterano ergoendarra izan zen. Hirugarrena Maite Zabaleta etxarriarra izan zen (45:20).

Proba bukatuta bildutako guztiendako auzate bikaina prestatu zuten Unanuko elkartean.

 

San Martin Plazaolan
Igandean IX. Plazaola maratoi erdia jokatu zen. Lekunberritik atera eta Leitza izan zuten helburu proban hartu zuten korrikalariek (21 km). 139 korrikalari iritsi ziren helmugara, Xabier Satrustegi (1:15:06) eta Miriam Malon (1:33:25) buru zirela. Ixa San Martin etxarriarra 133.a iritsi zen (2:01:16).