Epaiketa eguna jarrita

Guaixe 2015ko ira. 27a, 12:08

Askapenako bost kide Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituztela salatzeko sortu da Herriak Libre dinamika. Epaituetako bat Aritz Ganboa De Migel arbazuarra izanen da. Herriak Libre dinamikako kideek adierazi dute ez dutela onartzen “espainiar estatuak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea”. Horregatik, espainiar estatu berari herri epaiketa eginen diote. Sakanan lastailaren 2an izanen da, ostiralean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean.