Herri epaitegiaren aurrera “espainiar estatu inperialista”

Guaixe 2015ko urr. 2a, 10:42

Gaur, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Etxarrin, ikastolan, eta Irurtzungo kultur etxean, zuzenean ikusgai.

Herriak Libre dinamika ez du onartzen “estatu espainiarrak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea”. Lastailaren 19an epaituko dituzten Askapenako kideen artean Aritz Ganboa De Migel dago. Erakunde internazionalista bera, Herriak Aske, Askapeña eta Elkar Truke elkarteak legez kanpo uzteko eskaerak ere egin dira epaiketan.

Sakanako Herriak Libre dinamika militante internazionalistak, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaileek eta herri mugimenduetako kideek osatzen dute. Haiem “gidoia irauli eta epailea epaitzeko lizentzia hartu” dute. “urte luzeetako ukazio eta zapalketen ondoren, gu izanen gara, herria izanen da espainiar estatu inperialista epaituko duena”. Haren kontrako karguen artean zerrendatu dituzte, besteak beste: Euskal Herriaren kontra urte luzeetan egindakoa; naziorik gabeko gabeko kartzela den estatua muntatzea; Saharar herriaren ukazio eta zapalketa; NATOko kide izateagatik eta Ertamerikan eta Hego Amerikan egindakoagatik eta egiten ari denagatik.

Sakanan gaur emanen den epaia Euskal Herrian eta munduan barna emanen diren beste epai batzuekin batuko dituzte lastailaren 12an. Iruñean, eguerdian, eginen den manifestazioan izanen da. Herri Libreen Martxan “espainiar inperialismoaren aurrean herriak libre izatea” aldarrikatuko dute.

Erlazionatuak

Estatua epaituko dute

Guaixe 2015 ira 24 Sakana