Ahal Dugu konfluentzia prozesuaz

Guaixe 2015ko urr. 5a, 08:13

Gaur, 18:30ean, Altsasuko Iortia plazan hizlari ariko da Laura Perez Ruano.

Altsasu Ahal Duguk gonbidatuta, Laura Perez Ruanok Nafarroako konfluentzia prozesua hizpide izanen du gaur. Nafarroako Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusiak alderdiak abenduko hauteskundeetan estatuan eta herrialdean hartuko duen jarreraz ariko da. Alderdi bakar gisa aurkeztuko den, beste batzuekin batera, sigla zopa ote den eta bestelakoak izanen ditu hizpide Perezek. Iortia plazan eginen den ekitaldi publikoan izanen da. Eguraldiak lagunduko ez balu Gure Etxea eraikineko 2. solairuko gela handian eginen litzateke hitzaldia.