Mank-ek Sakanako XVI. Xake Txapelketa eta Sakanako Herri Kirol Jardunaldia antolatu ditu abenduan

Guaixe 2015ko aza. 26a, 13:52

Xake txapelketa abenduaren 12an izanen da Hiriberrin eta Sakanako Herri Kirol Jardunaldia abenduaren 13an Etxarrenen

Sakanako Mankomunitateak abenduan antolatzen ditu Sakanako Xake Txapelketa eta Sakanako Herri Kirol Jardunaldia. Sakanako Xake Txapelketaren XVI. edizioa Hiriberriko Txitera elkarteak hartuko du abenduaren 12an, 10:00etatik aurrera. Nafarroako Txapelketarako (ELO 1800 puntutik behera) baliagarria izango da. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, 9:30ean (5 euro).

Bestalde, abenduaren 13an ospatuko da Sakanako Herri Kirol Jardunaldia, Etxarrenen. Sakanako Aizkora Eskolako aizkolariak, Sakanako aizkolariak, Sakanako harri jasotze eskolako kirolariak eta Sakanako trontzalariak eta tiratzaileak ariko dira.