NEZek langile prestakuntza lanean ari dela dio

Guaixe 2015ko aza. 27a, 11:02

Sakanako Enpresarien Elkarteak (SEE) aurten langileendako ikastaro prestakuntza falta salatuz gutuna bidali die hainbat erakunderi. Sakanako Mankomunitatean herenegun jaso zuten eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin (NEZ) berehala harremanetan jarri ziren. NEZetik Aitor Karasatorre Muguruzari erantzun diotenez, “gure langileen prestakuntza eta Sakanako enpresen etorkizuneko langileen konpetentzia berrien premien beharren diagnosia egiten ari gara”. NEZetik Mank-eko buruari esan dietenez, “Sakanako enpresen premien bi eskaerari erantzuna emateko lanean ari gara. Premia horiek erantzunak emateko proposamenak geuk eginen ditugu”.

Lege aldaketak langileen prestakuntzako panorama aldatu duela aitortu dute NEZetik, homologatutako zentroak eta lehiaketa konkurrentzian parte hartzea. NEZetik SEEk eskatutako baldintzak betetzen dituen edo programa aurkeztu duten ez dakite. Bestalde, NEZtik Karasatorreri jakinarazi diote, “gobernu akordioan jaso bezala, Lanbide Heziketako ikastetxeak langileendako prestakuntza jarraituko tresna bihurtzeko lanean ari gara”.