Hiru gaztandegiri esker ona

Alfredo Alvaro Igoa 2016ko urt. 14a, 17:05

Nazioarteko lehiaketetan saria lortu duten Idiazabal jatorri izendapeneko gaztagileak Ordiziako eguberrietako aparteko azokan elkartu ziren, abenduaren 30ean. Idiazabal Gazta Jatorri Izendapenak saritutako gaztagileei esker ona azaltzeko ekitaldia antolatu zuen. Joan den urtean 22 gaztandegik 31 domina lortu zituzten, “beste urte batez, Idiazabal gaztak arrakasta izugarria lortu du nazioartean, munduko onenen artean kokatuz”. Izendapenaren esker ona jaso zutenen artean daude Unanuko Balda, Artola y otros, Arbizuko Araña Etayo eta Olatzagutiako La Vasco Navarra. Hiru gaztandegiek Birminghamgo World Chesse Awards lehiaketan lortu zituzten sariak.

Erlazionatuak