Muslariak Nafarroako finalerako txartelak lortzen

Guaixe 2016ko ots. 4a, 08:27
Ziordiarrak musean.

Euskal Herriko mus txapelketako herrietako kanporaketak jokatzen segitzen dute. Larunbatean  Irurtzunen, Uharte Arakilen eta Ziordian jokatu ziren. Dozena bat bikote neurtu ziren Irurtzungo Poikuxar euskal txokoan. Mikel Ollok eta Txutxurrinek finalean Peio Martinez de Eulate eta Ekhiotz Lakastari irabazi zieten. Kontsolazio finalean, berriz, Patxi Galartzak eta Asier Galartzak osatutako bikoteak Zapa Iturriotzi eta Koldo Erbitiri irabazi zieten. Muslari ziordiarren artean Jose Mari Ruiz de Luzuriaga eta Gerardo Mendia izan ziren Nafarroako finalerako txartela eskuratu zutenak.

Bestalde, Etxarri Aranazko kanporaketan zazpi bikote neurtu ziren Karrikestu elkartean ilbeltzaren 23an. Iraitz Goñik eta Koldo Barandallak osatutako bikotea izan zen onena, finalean Oier Huitzi  eta Xabi Agirre gazteei garaituz. Irabazleak Nafarroako finalerako sailkatu dira.