Eskola kontzentrazioa duten udalendako diru-laguntzak

Guaixe 2016ko ots. 4a, 18:18

Herrikoez aparte beste herri batzuetako ikasleak hartzen dituzte Irurtzungo Atakondoa, Etxarri Aranazko San Donato eta Olatzagutiako Domingo Bados eskola publikoek. Guztira beste herrietako 282 ikasle jasotzen dituzte. Ikasle gehiago hartzean udalek mantenu lan gehiago egin behar dituztela eta Hezkuntza Departamentuak aparteko diru-laguntza ematen die. Hiru herriek 45.212,24 euroko diru-laguntza jaso dute.

Udala         Beste herrietako ikasleak    Laguntza     
Irurtzun             204                                32.706,72
Etxarri Aranatz     73                                11.703,88
Olatzagutia            5                                    801,64
Guztira             282                               45.212,24