Julen Martija pilotariaren debuta ikusteko autobusa jarri dute

Guaixe 2016ko ots. 9a, 09:10

Otsailaren 12ra arte egin daiteke izena ematea

Etxeberriko Julen Martija pilotariak Asperekin debutatuko du otsailaren 21ean, Eibarko Astelena pilotalekuan. Yves Salaberri “Xala” izango du bikote Martijak, Lekuinekoaren agurretako bat izango den partidan. Bailarako semearen debuta ikusteko autobusa antolatu du Arakilgo Udalak eta horretaz gain, Udalak sarreren erreserba erraztuko du. Kantxako sarrerek 30 euro balio dute eta goiko harmailetakoak 15 euro. Izena ematea otsailaren 12ko 12:00ak baino lehen egin daiteke Arakilgo Udalean (948 500 101 edo ayuntamiento@arakil.infolocal.org).

Autobusa eguerdiko 12:00etan abiatuko da, eta itzulera ordua 20:00ak aldera.

Bazkaria
Bestalde, Etxeberriko Herri Erdi elkarteak bazkaria antolatu du Eibarren. Izena emateko 626 062 897 telefonora deitu behar da.