Lehen sorospenak nola egin jakiteko

Guaixe 2016ko ots. 17a, 18:24

Ezbehar txiki edo handi bat parean suertatuz gero, zauritutako pertsona nola tratatu badakigu? Lehen sorospenak nola egin behar diren ikasteko tailerra antolatu du Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Atakondoako guraso elkartearekin batera. Bere eskualdeko gurasoei eta eskolako irakasleei eta langileei zuzenduta dago tailerra. DYA elkarteko kideek emanen dute trebakuntza hurrengo hiru astearteetan (otsailak 23 eta martxoak 1 eta 8). Parte hartu nahi dutenek 948 600 694 zenbakira hots egin edo ssbirurtzun.izabala@gmail.com e-postara idatzi beharko dute.