Goñik eta Arivek ezin izan zuten Legazpi-Gabiria Rallysprintean puntuatu

Guaixe 2016ko mar. 9a, 11:20

Gaizkiulertze batengatik ibilbidean okertu ziren eta deskalifikatu zituzten

Arrakastatsua izan zen asteburuan jokatutako 28. Legazpia-Gabiria Rallysprinta. 43 ibilgailuk osatu zuten proba, euriari, elurrari eta hotzari aurre eginez. Enrique Barrenetxea-Arando pilotua eta Anartz Onaindia kopilotua izan ziren azkarrenak (13:59), Mitsubishi EVO IX kotxearekin. 12 taldek proba utzi behar izan zuten, Sakana Motorsport taldeko Garikoitz Goñi pilotu etxeberriarrak eta Iñaki Aribe kopilotuak tartean (Renault Megane), ibilbidean okertzeagatik. “Entrenatzeko egunean federazioko batek esan zigun hortik zela enlazea; beste urtean hortik joaten zen. Gainera, beraiek ere hortik egin zuten lehendabizikoan. Finean, lehendabiziko enlazean gaizki egin genuen eta ikusi ziguten, gero konturatu ginen gaizki egin genuela eta beste bietan ongi egin genuen. Nahiz eta federaziokoak guri barkamena eskatu, epaileek deskalifikatzea erabaki zuten eta guri onartzea besterik ez zaigu geratzen. Argi dago hemendik aurrera zalantzaren bat badugu road booka goitik behera errebisatu beharko dugula. Hurrengo lasterketa Lea Artibai rallya dugu eta horretan pentsatzen gaude dagoeneko” adierazi digu Garikoitz Goñik. Etxeberrikoak diseinu berria estreinatu du kotxean.