Egiarretak berdindu eta Zalduak irabazi

Guaixe 2016ko mar. 22a, 12:10

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. faseko 12. jardunaldia. A multzoa: Egiarreta 3 – Bar Poukas 3 / Zaldua 4 – Rincon Ir 1

Elomendiko Futbol Txapelketan 2. faseko 12. jardunaldia egon da jokoan. A multzoan, Egiarretak eta Bar Poukasek hiruna berdindu dute eta Zalduak gol festa ederra ospatu zuen Rincon Ir taldeari 4 eta 1 irabazi eta gero.

Sailkapen orokorrean Bar Mikel da liderra (28 puntu) eta Egiarreta hirugarrena (18 puntu). Zaldua laugarren postura igo da (16 puntu). Asteburuan atzeratutako partidak jokatuko dira eta hurrengo jardunaldia apirilean jokatuko da.