%51,46ko birziklapen tasa

Guaixe 2016ko mar. 24a, 08:23

9 tona hondakin sortu ziren ibarrean 2015ean, haietatik gaika 4,67 tona jaso ziren.

Sakanan 2015ean 2014an baino 408.681,32 kilo hondakin gehiago jaso ziren, %4,71 gehiago. Aurreko urtearekin alderatuta birziklatze tasa %0,67 igo zen, %51,46an geldituz. Europako Batasunak 2020rako %50 birziklatzeko eskatzen du. Gaur egun 2030erako helburuak zehazten ari da.

Mank-ek joan den urtean jaso zuen hondakin zatirik handiena, %91,81, herrietan jaso zuen (8.326.404,52) eta gainontzeko %8,18 industrialdeetan (708.597,81). Herriko hondakinen gaikako bilketa tasa %51,99ekoa izan zen, industrialdeetakoa, berriz, %47,78ekoa. Sakandar bakoitzak 446,58 kilo hondakin sortu zituen 2015ean.

Sistemak
Sakanan hondakinak jasotzeko hiru sistema daude: Irurtzunek eta Altsasuk kaleetan edukiontziak dituzte (2015eko otsailetik Irurtzungo 100 bat familia auzo-konposta egiten ari dira); Arakilek, Irañetak, Arruazuk, Lizarragabengoak, Ergoienak eta Ziordiak sistema mistoa dute ( ontzi arinak, errefusa eta papera/kartoiarentzako edukiontziak daude kalean, giltzapetutako etxoletan sartuta, eta materia organikoa derrigorrez auto edo auzokonpostaren bitartez) eta gainontzeko zortzi herrik atez ateko sistema darabilte 2013ko gariletik.

Sakanako etxe guztien %43,46ren hondakinak edukiontzien bidez jasotzen dira. Auzo konpostaren bidez hondakinen %24,6 kudeatzen da. Autokonpostaren bidez, berriz, %17,19. Atez atekoarekin, azkenik, %14,72.

Birziklatze tasa
  2012 2013 2014 2015
Errefusa 6.739.840 5.290.602 4.267.207 4.401.365
Gaika bilketa tasa 2.108.432 3.138.351 4.392.874 4.667.397.32
Guztira 8.848.272 8.428.953 8.660.081 9.068.762,32
Birziklatze tasa %23,83 %37,23 %50,79 %51,46

 

Gaikako bilketa tasa sistemaka
  %
Altsasu 27,61
Irurtzun 35,33
Atez atekoa 78,7
Mistoa 64,51

 



Gaika

Inpropioak
  Jasotakoa %
Organikoan 8.179,40 4,64
Ontzi arinak 115.376,85 65,43
Botiketan 365,55 0,21
Emaus 51.104,00 28,98
Humana 1.300,00 0,74


Sakandarrek ez genituen 176.326,2 kilo hondakin behar bezala birziklatu joan den urtean, jasotako guztiaren %1,94. Sakandar bakoitzak 8,68 kilo inpropio sortu zituen.


Berrerabilia
   Jasotakoa      %
Emaus ehunak 3.065 5,06
Emaus altzariak 13.951 23,02
Emaus bestelakoak 5.172 8,54
Humana ehunak 38.403 63,38


Sakanan jasotako hondakin guztietatik 60.591,8 kilo berrerabili ziren 2015ean.


Errefusa
  2012 2013 2014 2015 Aldea 14/15
Sakana 6.739.840 5.290.602 4.267.207 4.401.365 +134.158 %3,14

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 2.525.895 57,39
Irurtzun 639.310 14,53
Atez atekoa 874.560 19,87
Mistoan 299.140 6,8
Ontzi arinei kendutakoa 33.760 0,77
Hondakindegira eramana 28.700 0,65


Joan den urtean aurrekoan baino %3,14 errefusa gehiago jaso zen Sakanan. Ibarreko errefusaren zati handiena bilketa sistema bereziturik ez duten bi herriek, Irurtzunek eta Altsasuk, sortzen dute. Sakandarrek 216,74 kilo errefusa sortu zituzten joan den urtean.

 

Organikoa
  Jasotakoa %
Konposta Altsasun 54.367,83 2,71
Konposta Irurtzunen* 49.774,69 2,48
Konposta mistoan 306.502,59 15,25
Konposta atez atekoa 963.046,11 47,93
Mendigorriara eramana 373.469,00 18,59


Sakandarrek sortutako 2.009.221,22 kilo materia organiko kudeatu zituen Mank-ek 2015ean, aurreko urtean (1.499.192 kg) baino 510.029,22 kg gehiago (%34 gora). Sakandar bakoitzak 98,94 kilo materia organiko sortu zituen.

Familien organikoaren kudeaketa erak
Herriak Edukiontzi Atez ate Autokonposta Auzokonposta Etxaldea Orokorra
Altsasu 3598 0 166 0 0 3764
Arakil 0 0 325 198 2 525
Arbizu 0 156 163 162 0 481
Arruazu 0 0 31 33 0 64
Bakaiku 0 60 99 31 0 190
Ergoiena 0 0 55 208 0 263
Etxarri Aranatz 0 385 241 647 0 1273
Irañeta 0 0 67 29 0 96
Irurtzun 913 0 51 103 0 1067
Iturmendi 0 38 65 90 0 193
Lakuntza 0 288 170 206 0 664
Olatzagutia 0 277 119 437 0 833
Uharte Arakil 0 175 104 147 0 426
Urdiain 0 158 103 85 0 346
Ziordia 0 0 27 197 0 224
Guztira 4.511 1.537 1.786 2.573 2 10.409
  %43,34 %14,77 %17,16 %24,72 %0,02 %100,00

 

Ontzi arinak
  2012 2013 2014 2015 2014-2015 aldea
Bildutakoa 330.160 414.710 529.160 558.390 29.230   %5,52
Kendutakoa* 15.000 23.000 35.000 68.100 33.065   %94,47
Birziklatu** 311.120 386.620 479.525 491.486,18 11.961   %2,49
             
*Arbizuko hondakindegian ontziak ez diren eta kendu diren hondakinak.
**Azkoienera birziklatzera bidalitakoa.

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 149.150 30,35
Irurtzun 57.100 11,62
Atez atekoa 256.180 52,12
Mistoan 65.400 13,31
Industrialdeak 27.948,93 5,69


Ontzi arinen birziklatzeak %2,49 egin zuen gora joan den urtean ere. Sakandar bakoitzak 24,14 kilo ontzi arin birziklatu zituen 2015ean, 2014an baino 0,84 kilo gehiago.


Papera eta kartoia
2.012 2.013 2.014 2.015 2014-2015 aldea
932.640 935.500 1.004.320 1.058.270 53.950 %5,37



Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 427.740 40,42
Irurtzun 132.240 12,5
Atez atekoa 437.240 41,32
Mistoan 61.050 5,77
Industrialdeak 238.908 22,58


Sakanan paperaren eta kartoiaren bilketak %5,37 egin zuen gora joan zen urtean, 1.058.270 kilora iritsiz. Jasotakoaren %77,42 (819.361 kilo) hiri hondakin gisa jaso zen eta gainontzeko %22,58 (238.908 kilo) industrialdeetan. Sakandar bakoitzak 52,11 kilo paper eta kartoi birziklatu zituen, 2014an baino 3,13 kilo gehiago.



Beira
2.013 2.014 2.015 Aldea
642.580 669.200 587.455 -81.745 -%12,21

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 216.847 36.91
Irurtzun 58.951 10,03
Atez atekoa 248.389 42,28
Mistoan 63.268 10,77


Iglu itxurako edukiontzietan jasotako beiraren kopurua %12,21 jaitsi zen 2015ean.



Olioa
  2.013 2.014 2.015 Aldea
Ecograsen bilketa 14.110 15.740 12.576 -3.164 - %20,1
Garbigunea 5.497 5.407 7.973 2.926 %47,46
Guztira 19.607 21.147 20.549 -598 - %2,83

 

Bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 5.366 26,11
Irurtzun 1.625 7,91
Atez atekoa 5.259 25,59
Mistoan 326 1,59
Garbigunea 7.973 38,8


2014arekin alderatuz olio bilketan %2,83ko jaitsiera izan da. Ecograsek elkarteetan eta ostalaritzan egindako bilketa bosten bat jaitsi da eta ia bikoiztu garbigunean jasotakoa. Sakandar bakoitzak pasa den urtean 1,01 litro olio birziklatu zituen.



Ehunak
  2.013 2.014 2.015 Aldea
Humana edukiontzietan 50.285 62.253 65.086 2.833 %4,55
Euskadi-Congo edukiontziak 0 0 7.500 0 %0
Emausgo trapuketariak 36.450 61.465 16.265 -45.200 -%73,54
Guztira 86.735 123.718 88.851 -34.867 -%28,18


Ibarrean barna dauden edukiontzi txurietan eta urdinenetan utzitako ehunen kopuruak gora egin du eta Emausko trapuketariek jasotakoak, berriz, nabarmen behera. Sakandarreko 4,37 kilo ehun birziklatu ziren.



Tresna elektriko eta elektronikoak
  2.013 2.014 2.015 Aldea
Garbigunea 27.280 29.952 28.645 -1.307 -%4,36
Emaus 33.767 34.581 33.270 -1.311 -%3,79
Guztira 61.047 64.533 61.915 -2.618 -%4,06


Bai garbigunean utzitakoa bai Emauskoei emandakoa urte batean %4,06 jaitsi da. Sakandar bakoitzak tresna elektriko eta elektronikoen 3,04 kilo birziklatu zuten joan den urtean.



Altzariak, tamaina handikoak
  2.013 2.014 2.015 Aldea
Emaus 138.093 126.574 195.400 68.826 %54,37


Mank-ek Emausko trapuketariekin hitzartua duen zerbitzu horretan %54,37 gehiago jaso zen 2015ean. Sakandarrekiko 9,6 kilo izan ziren.


Botikak, bilketa sistemaka
  Jasotakoa %
Altsasu 627 38,58
Irurtzun 184 11,33
Atez atekoa 648 39,88
Mistoan 166 10,21


Botiketan dauden Sigre edukiontzietan 1.624,68 kilo sendagai jaso ziren joan den urtean, sakandarreko 0,08.

 

Bestelakoak
Hondakinak Kiloak
Abeltzaintzako siloen plastikoa 30.440
Industrialdeetan jasotako filmak 41.260
Arriskutsuak garbigunean 11.725
Obra txikietako hondakina 21.300
Utzitako ibilgailuak 13.594



Nafarroako plana
Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu berriak erabili eta bota kulturarekin bukatu nahi du. 2016 eta 2025 aldirako indarrean izanen da. Gaur egun hura lantzeko parte hartze prozesua irekia dago. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek jakinarazi duenez helburu plan berriak zehatz batzuk ezartzen ditu: etxeko hondakinak % 10 murriztea 2010rekin alderatuz, Nafarroako biztanleria guztiari biohondakinak biltzeko sistemekin arreta ematea (hondakin organiko biodegradarriak), haien birziklapenaren % 70 inguru proposatuz, eta hondakinen % 100 hamarraldi batean tratatzea. Gainera, ontzien birziklapenaren % 90era heldu nahi du, eta % 70era igotzea eraikuntza eta eraispeneko hondakinen aprobetxamendua. Planaren zirriborroan Arbizuko hondakindegian konposta egiteko planta bat egitea aurreikusi da.