Musikartez, ikusgai

Guaixe 2016ko mar. 23a, 20:29

Asteartean mustu zuten Musikarte erakusketa Iortia kultur gunean. Iñigo Aritza ikastolako ikasleek Agustin Gonzalez Aziluren Arrano beltza musika-lana oinarri hartuta hainbat arte-lan egin dituzte eta horiexek dira erakusketan ikusgai daudenak. Irekiera-ekitaldian haize laukote batek 3 pieza jo zituen eta Helena Santano artista altsasuarrak zuzenean margotu zuen mihisea Arrano Beltza entzuten zen bitartean.

Bakartxo Presak, ikastolako zuzendariak, eta Manu Gomezek, zuzendari pedagogikoak, erakusketaren nondik norakoak azaldu zituzten. HH, LH3, LH5 eta DBH3 ikasleek parte hartu dute egitasmoan. Iñigo Aritzak antolatzen duen 3. erakusketa da.

Erlazionatuak