Egiarretak irabazi eta Zalduak galdu

Guaixe 2016ko api. 4a, 14:02
Egiarreta bigarrena da sailkapenean.

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. faseko 13. jardunaldia. A multzoa. Apolo 0 – Egiarreta 4 / Beriain 2 – Zaldua 0

Aste Santuko oporren ondoren, Elomendiko Futbol Txapelketa itzuli da berriz. Elomendiko Futbol Txapelketan, Apolori 0 eta 4 irabazi zion Egiarretak. Aldiz, Zalduak galdu egin zuen. 2 eta 0 irabazi zion Beriainek. Gauzak horrela, sailkapenean Bar Mikel da liderra (31 puntu), Egiarreta bigarrena (24 puntu) eta Zaldua bosgarrena (16 puntu).

Asteburuan 14. jardunaldia jokatuko da. Egiarretak Rincon de Ir. taldea hartuko du Uharte Arakilen, larunbatean. Bestalde, Zalduak Eneriz izango du aurkari larunbatean Lekunberrin.