Resano Urrezko Aizkorako Buruz Burukoan aurrera

Guaixe 2016ko api. 5a, 10:01

Goizeder Beltza bidean geratu zen

Asteburuan Urrezko Aizkorako Buruz Buruko kanporaketa jokatu zen Zegaman. Zortzi aizkolari lehiatu ziren. A multzoan Hermenegildo Herrero segoviarra, Goizeder Beltza etxarriarra, Julen Aranberri “Elorriaga II.a” eta Xabier Zaldua. Eta B multzoan Iban Resano dorrobarra, Alvaro Garcia, Jokin Alkizalete II.a eta Aitor Urteaga.

Multzo bakoitzean 60 ontzako bi enbor erdibitu behar zituzten aizkolariek. Eta bi onenek finala jokatu zuten. A multzoko finala Goizeder Beltza etxarriarrak eta Xabier Zaldua gipuzkoarrak jokatu zuten. 45 ontzakoa, zutik eta 60 ontzako bi enbor mozteko lanetan Xabier Zaldua izan zen azkarrena (8:37), Goizeder Beltzari ia minutu bat atereaz (9:25). Eta B mailako finalerako Iban Resano eta Jokin Alkizalete II.a sailkatu ziren. Iban Resano nagusitu zen (9:51), Jokin Alkizalete II.ari alde ederra aterata (12:38). Hortaz, Iban Resano eta Xabier Zaldua sailkatu dira Urrezko Aizkorako Buruz Buruko bigarren faserako.