Elomendiko futbol txapelketan Zalduak irabazi

Guaixe 2016ko api. 27a, 08:50
Zaldua.

Egiarretak atseden jardunaldia zuen

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko 15. jardunaldia jokatu da. A mailan, Bar Mikel liderrari 0 eta 2 irabazi zion Etxarrengo Zalduak. Egiarretak ez zuen jokatu, atseden jardunaldia zuelako.

Nahiz eta Zalduaren kontra galdu, Bar Mikelek jarraitzen du lider (37 puntu). Egiarretak bigarren postuan jarraitzen du (27 puntu). Zaldua da laugarrena (25 puntu).

Asteburuan 16. jardunaldia dago jokoan. Sailkapenean 5.a den B. Poukas izango du arerio Egiarretak larunbatean Zizurren. Bestalde, Paternainen jokatuko du Zalduak, sailkapenean seigarrena den Rincon de Ir. Taldearen kontra, larunbatean 15:30ean.