Kalitatezko turismoarekin konprometituta

Guaixe 2016ko api. 28a, 17:51

Hiriberri / Arbizu / Etxarri Aranatz / Urdiain

Hiriberriko Martinberika alojamendu-etxea, Arbizuko eta Etxarri Aranazko kanpinak eta Urdiaingo Kaluxa jatetxeak Turismo Kalitate Konpromisoa berritu dute. Ziga ostiralean egindako ekitaldian izan zen. Sakanako lau establezimendu horien moduan Nafarroako Mendialdeko beste 74k dute ziurtagiri hori. Zigilu hori izateak berritzearekin batera turismoko kalitate sistema ere berritu dute, praktika onen eskuliburua bere egitea ekartzen duena. Ekitaldian Maitena Ezkutari Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia izan zen eta establezimenduek egindako lana eskertu zuen, “etengabe bezero guztien aurreikuspenak eta beharrak gainditzeagatik. Turistak eramaten duen tokiaren eta lurraldearen irudia zarete”.