Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute gaur

Guaixe 2016ko mai. 17a, 11:37

Irribarria eta Rezusta izango dituzte aurkari gaur Bergaran

Bergarako jaietan pilota jaialdi bikaina antolatu dute gaurko. Partida nagusian aspaldiko partez Joseba Ezkurdiak eta Jose Jabier Zabaletak bikotea osatuko dute, Buruz Buruko finalerako era ikusgarrian sailkatu den Irribarriaren eta Rezustaren kontra egiteko. Jaialdia 17:0etan hasiko da.