Unzurrunzaga aita-semeak, primeran

Guaixe 2016ko eka. 20a, 14:50
Ander Unzurrunzaga.

Tolosaldeko 3 Tontorretan (43 km) Ander Unzurrunzaga 13.a sailkatu zen, eta Agoizko mendi lasterketa luzean Josu Unzurrunzaga 3.a izan zen. Agoizko proba motzean Alatz Agirre arbizuarra 3.a sailkatu zen

Unzurrunzaga aita-semeak bikain aritu dira asteburu honetan. Ander Unzurrunzaga Iurrebasok berriro ere sasoi betean dagoela erakutsi du. Igandean Tolosan jokatutako 2. Tolosaldeko 3 Tontorretan (43 km) bikain aritu zen beterano etxarriarra. Ernio, Erroizpe eta Uzturre gainditu beharreko proban Ismail Razga santurtziarra gailendu zen nagusitasun osoz (4:04:43), Iker Karrera amezketarrari 12 minutu atereaz (4:16:30). Emakumezkoetan Oihana Kortazar izan zen txapelduna (4:50:06). Ander Unzurrunzaga 13.a sailkatu zen (4:45:56).


Agoitzen Josu eta Alatz hirugarrenak
Aita ongi ibili bazen, Josu Unzurrunzaga semea baita ere. Larunbatean Agoitzen jokatutako Agoizko mendi lasterketa luzean (24 km) Victor Amatriain zangozarra izan zen txapelduna (2:17:14). Iosu Unzurrunzaga podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen (1:05:48). Bestalde, Alberto Azparren oibardarrak (1:02:45) irabazitako Agoizko lasterketa laburrean (13 km) Alatz Agirre arbizuarra hirugarrena sailkatu zen (1:05:48).

Sakandarrak Agoizko Mendi lasterketan
Luzea (24 km)
Gizonak
1.Victor Amatriain (Zangoza): 2:17:14
3.Josu Unzurrunzaga Ganboa (Etx): 2:25:30

Emakumeak
1.Irene Genbe (Zizur): 3:00:00

Laburra (13 km)
Gizonak
1.Alberto Azparren (Oibar): 1:02:45
3.Alatz Agirre (Arb): 1:05:48
21.David Mutiloa (Irur): 1:14:19

Emakumeak
1.Letizia Altuna (Erripa): 1:21:34
11.Ainhoa Rivas (Irur): 1:31:17
17.Igone Moreno (Etx): 1:36:01