AEKren barnetegi ibiltari bat Etxarrin bukatuko da

Guaixe 2016ko eka. 23a, 19:19
Barnetegi ibiltarikoak mendi punta batean. Argazkia: www.guaixe.eus

Paisaiaz gozatuz, tokian tokiko euskalkiak eta ohiturak ezagutuz, Euskal Herrian barnako ibilbidea oinez edo bizikletaz osatu, eta, bitartean, euskara praktikatzea. Horixe eskaintzen dute AEKren barnetegi ibiltariek. AEKren aurtengo bizikleta barnetegia Zarautzen hasiko da garilaren 30ean eta agorrilaren 15ean bukatuko da Etxarri Aranatzen. Tartean, Biosfera Erreserba, Bizkaiko zubia, Oliteko gaztelua, Matxitxako lurmuturra, San Juan Gaztelugatxekoa, Arabako Lautada, Urbasa, Andia, Ultzama, Irunberriko eta Arbaiungo arroilak, Anboto, Erronkari, Butroi gaztelua, Otsagi, Irati, Aralar, Omako baso margotua edo Baztan bisitatzeko aukera, 1.000 km inguruko ibilbidean.

AEKren barnetegi horren edo beste batzuen inguruko informazioa jaso nahi duenak www.aek.eus web orrian, udabarnetegia@aek.eus e-postara idatziz edo 946 464 000 eta 673 200 100 telefonoetan jaso dezake.