Imanol Erbiti zortzigarrena Espainiako Erlojupeko Txapelketan

Guaixe 2016ko eka. 27a, 14:59
Rural Kutxako Irisarri afizionatuen mailako Espainiako txapeldunordea da.

Afizionatuetan Rural Kutxako Jon Irisarri Espainiako Txapeldunordea izan da

Egunotan Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira Alacanten. Espainiako Erlojupeko Txapelketa Movistarreko Ion Izagirrek irabazi zuen (50:52). Bere taldekide Imanol Erbiti zortzigarrena sailkatu zen, 2:30era.


Irisarri bigarrena afizionatuetan
Afizionatuen mailan Euskadiko Selekzioarekin aritu den Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Jon Irisarrik zilarrezko domina lortu zuen Espainiako Txapelketetan, Oscar Pelegri balentziarraren atzetik sailkatu eta gero.

Moreira garaile Tolosan
San Juan egunean Jose Maria Anza Memoriala jokatu zen Tolosan, Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen proba. Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Mauricio Moreira uruguaiarra izan zen txapelduna, sprintean (2:55:10).