Ezkurdia eta Zabaleta Bizkaiko 5 t´erditik kanpo

Guaixe 2016ko uzt. 19a, 10:58

Altunak eta Barriolak 12 tantotan utzi zituzten

Igandean abiatu zen Bizkaiko Binakako 5 t´erdiko txapelketa, Barakaldon. Pilotazale gutxi bildu ziren frontoian. Altuna III.ak eta Barriolak distantzia txikira egokitzen hobeto asmatu zuten. Ezkurdia eta Zabaleta euren agintea indarrean jartzeko hobeto moldatzen dira distantzia luzean, eta hori agerian geratu zen igandeko partidan. Altuna III.a izan zen partidako onena: 5 t´erdiko distantzian jokaldi ederrak josi zituen. Ezkurdiak, bere boleekin eta mozketekin tantoak egin zituen eta sakandarrak 8 eta 13 hurbildu ziren markagailuan, baina hortik aurrera Altuna III.a eta Barriola gailendu ziren. Aldiz, sakandarrek makina bat huts pilatu zituzten. 12 eta 22 irabazi eta gero, Altuna III. eta Barriola Bizkaiko Binakako 5 t´erdiko finalerdia jokatzeko sailkatu dira. Irribarria eta Rezusta izango dituzte aurkari.