Sakandarrak primeran Azkoienen

Guaixe 2016ko uzt. 27a, 10:48

Sakana Triatloi Taldeko Ekain eta Nahia Imaz eta Hegoi Lakuntza lehiatu ziren XII. Azkoiengo Triatloian

Larunbatean XII. Azkoiengo Triatloia jokatu zen, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Sakana Triatloi Taldeko hiru triatleta lehiatu ziren. Gizonezkoen benjaminen mailan Ekain Imaz bigarrena sailkatu zen, emakumezkoen kimuen mailan Nahia Imaz bigarrena eta gizonezkoen kimuen mailan Hegoi Lakuntza hirugarrena.