Kadeteen XXV. Lakuntzako Saria jokoan

Guaixe 2016ko abu. 30a, 11:24
Murietan atzera ere elkarren ondoan sailkatu ziren Iosu Etxeberria eta Ailetz Lasa. Gaur Lakuntzan ariko dira.

Gaur, Lakuntzako festetan, agorrilaren 30n, asteartean, 17:00etan

Lakuntzako festetan, hirugarren urtez jarraian, kadeteen mailako lasterketa jokatuko da. Agorrilaren 30ean jokatuko da proba, asteartearekin, 17:00etan, XXVI. Lakuntzako Saria-Sakana Fundizioa Sari Nagusia izango dena. 60 km-ko proba izango da, Lakuntzan hasi eta despedituko dena eta Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria izango dena. Lakuntza, Arruazu, Arbizu eta Etxarri Aranatz artean burutuko da proba, eta Etxarritik behin Katerainoko bidegurutzera igoko dira, Arbizutik jaisteko.

Murietan Pison garaile
Igandean kadeteen mailako lasterketa jokatu zen Murietan. Esprintean erabaki zen proba eta Quesos Albenizeko Marcos Pison gailendu zitzaien Intersport Irabiako Josu Etxeberriari eta bere taldekide Ailetz Lasa eta Unai Villalobosi. Irabiako Imanol Galarza 7.a sartu zen, Javier Mitxaus 19.a eta Beñat Etxezarreta 21.a, guztiak denbora berdinean. Quesos Albenizeko Iosu Jaka 35.a izan zen, 43 segundora, Irabiako Urko Gorriti 38ra. 1:23ra eta bere taldekide Jon Gil, 39.a, 1:31ra. Quesos Albenizek jaso zuen probako talde onenaren saria.

Bestalde, eskola mailakoak Lizarran aritu ziren.