Errefuxiatuendako barneko arropa eta galtzetinak

Guaixe 2016ko urr. 2a, 12:50

AHNA elkarteak, Ayuda Humanitaria Navarra en Acción, errefuxiatuei zuzendutako material bilketa kanpaina martxan du. Negua bertan dela eta barruko arropak eta galtzetinak behar dituztela jakinarazi du. Europara iristen ari diren errefuxiatuendako materiala eman nahi dutenek bi aukera dituzte: Altsasuko frontoiko zeharbidearen 14. zenbakiko udalaren bajeran, astelehen eta ostiraletan, 11:00etatik 14:00etara, eta Etxarri Aranazko udaletxeko estalopeko eskuineko atarian astearte eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara.

Frantziako Gobernuak Calaisko errefuxiatu eremua desegin eta han dauden pertsonak makina bat egoitzetan banatu nahi dituela iragarri du. Juan Pedro Higuero altsasuarra handik bueltatu berri da eta, azaldu digunez, iraileko zentsuaren arabera 11.000 pertsona bizi ziren kanpamentuan pilatuta. Haietatik 1.179 bakarrik dauden haurrak dira.