Udalek inbentarioak egiteko diru-laguntza jaso dute

Guaixe 2016ko urr. 5a, 18:36

Etxarri Aranazko eta Altsasuko udalek euren ondarearen inbentarioa eginen dute, bai ondasunena bai eskubideena baita zoru inbentarioa ere. Horretarako, udalek laguntza teknikoa kontratu behar dute. Etxarri Aranazko Udalak 7.240 euro bideratuko ditu horretarako eta Altsasukoak 7.260. Inbertsioa Nafarroako Gobernuarekin erdibana estaliko dute.