Mundialak: Aramendia bihar goizean lehiatuko da eta Erbiti igandean

Guaixe 2016ko urr. 13a, 14:07

Dagoeneko erlojupekoan aritu da Hiriberrikoa

Quatarreko hiriburuan, Dohan, jokatzen ari dira Munduko Txirrindularitza Txapelketak. Aipatu Mundialetan lehiatzen ari dira bi sakandar: Imanol Erbiti Hiriberriko txirrindularia, profesional mailan, eta Maialen Aramendia iturmendiarra, junior mailan.

Maialen Aramendia gaur lehiatuko da, emakumezkoen junior mailako lineako lasterketan, 8:30ean (hemen ordu bat beranduago, 9:30ean). Beroa izango du etsai nagusietarko bat. Miriam Gardachal, Sandra Alonso eta Sara Martin izango ditu taldekide.

Bestalde, Imanol Erbit aurreko igandean taldekako erlojupekoan lehiatu zen, Movistar taldearekin. Seigarrenak sailkatu ziren. Asteazkenean banakako erlojupekoa izan zuen arakildarrak eta 37.a sailkatu zen. Igandean lineako proba dauka. Berotzarrari ahalik eta hobe aurre egin eta faboritoak laguntzea, hori izango da bere lana.