Argi gera dadila

Teresa Saenz Mendez Gure Ametsa, jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko presidentea 2016ko urr. 14a, 07:59

kolaboratzaileak

Gure Ametsa jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Etxarri Aranazko herriak gauzak argi izatea nahi du.

a) Denok jakitun gara etxebizitza eraikin baten beheko partean beilatokia jartzeko asmoa dagoela. Inguruan etxebizitza eraikin gehiago daude.

b) Jakina denez, eraikineko aldamenak ez daude erabakiarekin ados. Horregatik sinadurak jaso zituzten, udalari aurkeztutako idatziari gehitu zizkiotenak. Idatzian aldamenek beilatokia jartzearekin ez daudela adierazten dute.

Gaiak ukitutakoak eskubidea dute aurka azaltzeko, nahiz eta hura jarri nahi dutenek udalaren baimena izan. (Elkarteak ez du epaituko udalaren erabakia legezkoa den edo ez, hori ez da gure egitekoa; aipatu erakunde hori bere kabuz defendatzeko lege bitartekoak baditu).

Baina Gure Ametsa jubilatu eta pentsiodunen elkartearen interesak defendatzeko eskubidea dugula uste dugu. Horregatik, udalean aurkeztutako idatzian dirudienaren kontra, elkarteak sekula ez du beilatokia jartzearen ez aldeko ez kontrako jarrerarik hartu; ez baita bere eskumena.

Eztabaida horretan sartu ahal izateko aukera dela eta, entzundako zurrumurruen arabera, elkarteko ordezkaritza udalarekin bildu zen, gaian zuen egoera jakiteko. Hau da, elkartearekiko gaia zertan zen jakiteko eta jakinarazteko elkarteak inoiz ez duela beilatokiaren ez aldeko ez kontrako jarrerarik hartu. Eta etorkizunean ere ez du eginen. Berriz diogu, elkartea gaian jarrera hartzeko ez da inor. Esandakoak esanda ere, euren iritzia eman duten bazkideak egon daitezke. Haien eskubidea da.

Baina burugabekeria ez da hemen bukatzen. Aurrekoak esanda, hori gutxi balitz, bakarren batek edo batzuk udalak elkartea presionatu duenaren zurrumurrua zabaldu dute. Ustez elkartea udalaren baimen ematearen alde jartzeko.

Gezurra da. Elkartearendako, zorionez, bi alden arteko harremana elkarrekiko errespetuzkoa da: alde bakoitza bere buruaren jabe da, inposiziorik eta hipotekarik gabe.

Horregatik, ondorioztatzen ari gara bakarren batek gezur horiek elkartea kaltetzeko zabaltzen ari dela. Oso larria da hori, kontuan izanik erakundeak egiten duen adinduekin egiten duen gizarte lana. Izan ere, elkarterik ez balego pertsona asko ez lirateke etxetik aterako eta bizi kalitate handia galduko luke.

Beraz, elkartearen eta bere bazkideen onurarako, mesedez, utzi gezurrezko gertakarien gogoetak. Nahikoa zaila da guztia ahalik eta hobekien funtzionatzea, ez dauden arazoak gehitzeko.