365 euskaraz bideoaren mustutzea

Guaixe 2016ko urr. 21a, 10:02
Familia-Mintzakiden haur eta heldu elkarrekin ibiltzen dira, baina etzi banatuta. Argazkia: www.irurtzuneuskaraz.com

Gaur, 20:00etan, kultur etxean. Igandean, 11:00etan, bi ibilaldi izanen dira.

Euskarak 365 egun kanpainaren barruan Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen elkarteak irurtzundarrak eta arakildarrak kamara aurrean jarri ditu. 2014an lip-duba egin zuten horrela eta joan den urtean stop-motiona. Aurten berriro ere kamara aurretik pasa da makina bat jende, baina Hamaika aldiz taldearen doinuei eta Julio Sotoren bertsoari irudiak jartzeko.

Grabazioak agorrilaren 24, 25 eta 26an hasi ziren Arakilgo herrietan eta iraileko lehen asteburuan despeditu ziren Irurtzunen. Hainbat kolektibok, taldek eta eragilek parte hartu dute bideoan. Bideoaren bigarren emanaldia Hiriberrin eginen da, azaroaren, 5ean, 19:00etan.

Bi ibilaldi
Haur eta helduendako ibilaldi bana antolatu du iganderako Aizpeak. Biak ere Foru plaza izanen dute abiapuntua, 11:00etan. Helduek dermioan barna paseoa emanen dute herriko  toponimia ezagutzeko. Toki izenen berri Manolo Morenok eta Santos Iragik emanen dute. Bere garaian Irurtzungo toponimiari buruzko ikerketa egin zuten eta baita mapa argitaratu ere.

Helduak toki izenak ikasten dituzten bitartean txikiak Altxorraren bila jolasean parte hartuko dute. Herrian barnako euskarazko jokoa Garazi Ortizek eta Maddi Urrak dinamizatuko dute. Bateko eta besteko parte-hartzaileak 13:00etan bilduko dira plazan, otamenean.