Anie, Pirinioetara Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2016ko urr. 21a, 11:29
Sakanako Mendizaleak Pirinioetara joango dira.

Igandean, goizeko 6:00etan aterako da autobusa Olaztitik

Pirinioetako txoko bikain batetara irteera antolatu du igandean Sakanako Mendizaleak taldeak. Helburua Anie igotzea da. Autobusa goizeko 6:00etan aterako da Olaztitik, Sakanako herrietan geldialdiak egin eta mendizale guztiak bertara eramateko.
Izena ematea ohiko tokitan egin behar da, edo, bestela, 639 117 631 telefonoan.

Dantzaleku Sakanarekin Baio eta Legairera
Dantzaleku Sakana klubeko mendi atalak irteera antolatu du iganderako. Hitzordua goizeko 8:00etan jarri dute, Zelandin, autobus geltokian. Autoekin Arabako San Roman de San Millan-Durrumara joango dira, bertan aparkatu eta oinez Mirutegiko bidea hartuko dute, Baiora heltzeko. Legaireko zelaietatik barna buelta egin eta gero, Andoingo ur-jauzira jaitsi eta bertatik San Romanera joango dira, oinez.
15 km inguruko ibilbidea da, zailtasun ertainekoa. Informaziorako: 636 441 796 edo 628 159 848.