Dirua aurrezteko formula

Guaixe 2016ko aza. 3a, 17:34

Aurrezkiari eta kontsumoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Horien bidez, “gure kontsumitzeko erari buruzko hausnarketa egin, baita familiako ekonomia kudeaketa aztertu eta fakturetan murrizteko praktikak ere” erakutsiko dituzte. Hau da, burundarrei dirua aurrezteko gakoak azaldu nahi dizkiete. Zaindu zure dirua izeneko tailerrak Carlos Farok emanen ditu hiru herrietan. Mankomunitateak urtero antolatzen du halako jardunaldiren bat, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz  izaten da. Mankomunitatetik parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.

Egutegia
Azaroak 7, astelehena
18:30tik 20:30era Altsasuko Iortia kultur gunean.

Azaroak 8, asteartea
18:30tik 20:30era Ziordiko udaletxean.

Azaroak 10, osteguna
18:30tik 20:30era Olatzagutiko kultur etxean.