Bederatzi hilabetetan 122 langabe gutxiago

Guaixe 2016ko aza. 4a, 08:29

Oporrekin langabeziaren jaitsiera moteldu egin da. Garagarzaroaren akaberan 1.029 langabe zeuden Sakanan, irail akaberan, berriz, 1.130.

Urteko bederatzi hilabete pasa ondoren, Sakanan langabezia %9,74 jaitsi da. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) arabera ilbeltzaren batean baino 122 langabe gutxiago zeuden irailaren akaberan ibarrean. Joan den urteko iraila akaberarekin alderatuta, 104 sakandar gutxiago daude Nafar Lansareren zerrendan. Bederatzi hilabete horietan enplegua lortu duten 122 sakandarretatik 120 gizonezkoak dira (%98,36) eta beste biak emakumezkoak (%1,64). Urte erdira arteko datuetan generoen arteko aldea handia zen ere, bost kontratatuetatik lau gizonezkoak izan ziren, orain aldea izugarri handitu da. Adinari dagokionez, 25 urte bitarteko gazteen tartea da iraila bitartean hazi den bakarra, 11 langabe gehiago (%9,02). Kontratatuetatik 75ek (%61,48) 45 urte edo gehiago dituzte eta 58k (%47,54) 25 eta 44 urte artean dituzte.

Urteko aurreneko bederatzi hilabeteetan kontratazioei erreparatuta aipatzekoa da altsasuarrak %63,93 direla. Olaztiarren sinadura duten kontratuak %11,48 izan dira iraila bitartean. Arbizuar eta urdindar kopuru berak utzi du langabezia, %8,2k. Atzetik kopuru txikiagoak heldu dira: %5,74 uhartearrak, %4,1 lakuntzarrak, %3,28 ergoendarrak, %2,46 arbazuarrak eta iturmendiarrak. Bestaldean daude hiru hilekoen ondoren langabezia igo den hiru herriak: Irurtzun eta Ziordia (6 gehiago) eta Bakaiku (2 gehiago). Irañeta langabe kopuru bera zuten ilbeltz hasieran eta irail akaberan.

Iraila
Urte hasieratik langabeziak Sakanan beherako joera izan du. Baxuen garil akaberan egon zen, 1.088 sakandar lan bila. Baina oporraldiarekin batera langabeen kopuruak 53an egin zuen gora agorrilean eta irailean beherako joerari heldu dio berriro. Irail akaberan 1.130 pertsona zeuden lan bila. Haietatik 699 (%61,86) emakumezkoak ziren eta gainontzeko 431k (%38,14) gizonezkoak. Gero eta nabarmenago, berriro ere, langabezia emakume aurpegia hartzen ari da. Irailean ibarreko langabeak Nafarroako langabeziaren %2,88 ziren, populazioa %3,17 gara.

Adinari dagokionez, iraila akaberan lan bila zeudenen erdiak, 557 (%49,29) 45 urte edo gehiago zituen. Adin tartetan langabe kopuru handien zuen hurrengoa 25 eta 44 urte artekoa zen: 446 (%39,47). Azkenik, 25urtez azpiko langabeak 127 ziren (%11,24). Sektoreei dagokienez,lan eskatzaile gehienek, %62,83 (710) zerbitzutan aritu nahi lukete. Industrian, berriz, %22,57 (255); eraikuntzan %5,04 (57) eta lehen sektorean %2,21 (25). Aurretik enplegurik izan ez eta lan bila zebiltzanak irailean %7,23 ziren (83).



Kontratazioak
Iraila bitartean sakandarrek 5.948 kontratu sinatu dituzte. Gizonezkoen sinadura %51,55ek dute (3.066) eta emakumezkoenak %48,45ek (2.882). Kontratazio kopuruan generoen arteko alderik apenas ez badago ere, irailean 10 langabetutik 6 emakumezkoa zen, haiek behin-behineko kontratu gehiago sinatzen baitituzte.

Urteko aurreneko bederatzi hilabeteetan sinatutako kontratu motei dagokienez, ugariena hasieratik aldi baterako kontratua da: %94,03 (5.593). Iraila bitartean mugagabe bihurtu diren kontratuak %3,28 (195) izan dira. Azkenik, hasieratik mugagabeko kontratuak daude, %2,69 (160). Bederatzi hilabete horietan zerbitzuen sektorean sinatu dira kontratuen erdiak, %52,76 (3.138). Atzetik, industria %42,89 (2.551), eraikuntza %3,6 (214) eta lehen sektorea %0,76 (45) heldu dira. Martxoan izan ezik (industria), zerbitzuen sektorea izan da kontratazio gehien egin dituena, erdia eta gehiago. Bestalde, iraila bitarte Sakanan sinatutako 5.948 kontratuak Nafarroan garai berean sinatutako 268.367 kontratuen %2,22 dira.

Udalerriak Guztira Guztira Sakanako langabeziaren % Aldea urte hasierarekin
  2016-01-01 2016-09-30    
Altsasu 619 541 47,88 -78
Arakil 40 39 3,45 -1
Arbizu 54 44 3,89 -10
Arruazu 5 2 0,18 -3
Bakaiku 13 15 1,33 2
Ergoiena 11 7 0,62 -4
Etxari Aranatz 123 122 10,8 -1
Irañeta 7 7 0,62 0
Irurtzun 149 155 13,72 6
Iturmendi 19 16 1,42 -3
Lakuntza 48 43 3,81 -5
Olatzagutia 96 82 7,26 -14
Uharte Arakil 37 30 2,65 -7
Urdiain 22 12 1,06 -10
Ziordia 9 15 1,33 6
Sakana 1252 1130 100 -122
Nafarroa 43143 39282   -3861



Lastaila
Altsasuko enplegu bulegoan aurreko hilabetearekin alderatuta astelehenean dozena bat langabetu gutxiago zenbatu zituzten. %1,25eko jaitsiera izan da. Enplegu horren bidez lan bila dauden sakandarrak 949 dira. Duela urte batekin alderatuta langabeziak %13,65 egin du behera. Sakanako datua osatzeko Iruñeko zabalguneko irurtzundarren eta arakildarren datua falta da. Kontratuei dagokienez, Altsasuko bulegoaren bidez 949 kontratu bideratu ziren lastailean, haietatik soilik 29 izan ziren mugagabeak.


Lastaila akaberan hilaren hasieran baino 3.300 langabe gutxiago zenbatu dituzte Nafarroan. %1,5eko jaitsiera horren ondorioz 38.696 langabe daude Nafar Lansaren izena emanda. 2009ko maila berean. Joan den urtean garai berean baino %7,86 gutxiago. 2009ko lastailetik zifrarik txikiena da aurtengoa. Langabetu nafarretatik 21.989 emakumezkoak dira (%56,82 , hilabete batean 547 edo %2,43gutxiago) eta gainontzeko 16.707 gizonezkoak (%43,17, 39 edo %0,23 gutxiago).