Uhartearrak eta lakuntzarrak Euskal Kantu Jaialdian kantari

Guaixe 2016ko aza. 11a, 11:15

Euskarazko kantu sorta ederrarekin gozatzeko aukera izanen da Burlatan larunbatean, 18:00etan. Nafarroa guztiko 7 bikote eta bakarlari ariko dira abesten, Euskal Kantu jaialdien bigarren saioan. Sakanatik bi ordezkari izanen dira Burlatan kantari. Alde batetik, Ariane eta Munia lakuntzarrak i, pianoz eta gitarraz lagunduta Ken Zazpiren Haizea kantatuko dutenak. Josune Razkin eta Andoni Gastaminza uhartearrak ere ariko dira. Haiek Anje Duhalderen Eperrak eta Zazpiak oihal batetik herri kanta abestuko dituzte, akordeoiaren eta panderoaren laguntzaz.

Joan den larunbatean Antsoainen izan zen Euskal Katu Jaialdien aurreneko saioa. Oholtzatik pasa zirenen artean zeuden Ainhoa eta Itsasne Mundiñano ahizpak. Anje Duhalderen Isilean eta Patxi Saizen Ai zer plazera kantak abestu zituzten. Jaialdien bi saioetan parte hartu duten abeslari guztiak elkarrekin ariko dira. Tafallan izanen da denak kantuan ikusteko aukera, hilaren 27an, 18:00etan. Saio nagusi horretan abeslariek kantu bana abestuko dute.