2017ko Rural Kutxa-Seguros RGA taldea martxan

Guaixe 2016ko aza. 22a, 10:45
Rural Kutxa-Seguros RGAko afizionatuen taldea, 2017koa.

Talde profesionalak eta amateurrak 2017rako denboraldia planifikatu dute Tuteran. Tartean izan dira Odei Juango eta Eneko Aramendia txirrindulari sakandarrak eta Alberto Mazkiaran zuzendari altsasuarra

2017 urtea ate joka dago eta txirrindulari taldeak denboraldi berria prestatzen buru belarri dabiltza. Horrela, Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko talde profesionala eta afizionatuen mailako taldea edo talde amateurra Tuterako Bed4U Hotelean kontzentratuta egon dira. Talde profesionaleko 19 txirrindulari eta afizionatuen taldeko 25 txirrindulari izan dira Tuteran 3 egunez bildu direnak.
Kontzentrazioan txirrindulari berriak ezagutzeko aukera izan zen, hurrengo denboraldian erabiliko dituzten materialak ezagutu zituzten eta denboraldiko egutegiaren xehetasun batzuk ezagutu zituzten.

Talde profesionalaren helburu nagusia Espainiako Vueltan parte hartzea eta 2016ko 11 garaipenak gainditzea izango da. Talde afizionatuan txirrindulariak trebatzea da erronka nagusia, eta amateur egutegiko probetan aurrean egotea. Alberto Mazkiaran altsasuarrak gidatuko du, berriz ere, talde berdea eta bere esanetara dituen 25 txirrindularien artean bi sakandar daude: Odei Juango lakuntzarra eta Eneko Aramendia iturmendiarra. Talde oso gaztea du Mazkiaranek bere esanetara, izan ere soilik bi txirrindulari dira eliteak, Iker Azkarate eta Oscar Pelegri. Gainontzekoak 23 urtez azpikoak dira.

Rural Kutxa-Seguros RGA 2017 (eliteak eta 23 urtez azpikoak)
Txirrindulariak: Ander Alonso (4. urtea, 23 urtez azpikoa), Pablo Alonso (2. urtea, 23 urtez azpikoa), Eneko Aramendia, (2. urtea, 23 urtez azpikoa), Iker Azkarate (1. urtea, elitea), Alex Burdoy (1. urtea, 23 urtez azpikoa), Xavier Cañellas (2. urtea, 23 urtez azpikoa), Alejandro Caro (1. urtea, 23 urtez azpikoa), German Castell (1. urtea, 23 urtez azpikoa), Franklin Chacón (1. urtea, 23 urtez azpikoa), Carlos Cobos (4. urtea, 23 urtez azpikoa), Álvaro Cuadros (4. urtea, 23 urtez azpikoa), Javier Fuentes (2. urtea, 23 urtez azpikoa), Abel Gebrehiwet Aferwerki (2. urtea, 23 urtez azpikoa), Arturo Grávalos (1. urtea, 23 urtez azpikoa), Pol Hervás (1. urtea, 23 urtez azpikoa), Odei Juango (4. urtea, 23 urtez azpikoa), David Martin (2. urtea, 23 urtez azpikoa), Sergio Martin (3. urtea, 23 urtez azpikoa), Mauricio Moreira (4. urtea, 23 urtez azpikoa), Óscar Pelegrí  (1. urtea, elitea), Aitor Rodríguez (2. urtea, 23 urtez azpikoa), Jaume Sureda (3. urtea, 23 urtez azpikoa), Edwin Yair Torres (2. urtea, 23 urtez azpikoa) eta Seymon Tracz (1. urtea, 23 urtez azpikoa).
Zuzendaria: Alberto Mazkiaran.