Turismo garapen eredu desberdinak ezagutzeko

Guaixe 2016ko abe. 1a, 19:43

Horretarako balio izan zuen Turismo Garapen Jasangarriaren esperientzien I. Jardunaldiak, Uharte Arakilgo monasterioan astelehenean ospatu zena. 30 bat pertsona elkartu zituen hitzorduak. Hura Susana Condek zabaldu zuen. Agrotravel Turismo Responsable enpresako kideak turismo jassngarria zer den azaldu zuen lehenik.

Ondoren, bertaratutakoek lau esperientziaren berri jaso zuten: Fco. Javier Gonzalezek Kaaño etxea (Arrarats) landetxe ekologikoaren garapen eredua azaldu zuen; Aldabe zerbitzu turistikoko Aitziber Makatzaga Zeraingo garapen ereduaren berri eman zuen; Qeteoko (Zaragoza) Olga Lopez  geologia-turismoaren inguruan aritu zen eta, azkenik, Juan Pablo Sarmiento, Khuska Travelekoa, Peruko landa turismoaren garapena nolakoa izan zen azaldu zuen. Bildutakoek Zamartze bera ezagutzeko aukera izan zuten ere.

Sakanako Garapen Agentziak antolatu zuen jardunaldia, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Sakana 2020 Plan Estrategikoaren barruan kokatutako jardueraz Paki Urbitarte turismo teknikariak azaldu digu “oso interesgarria eta aberasgarria” izan zela turismo garapen eredu desberdinak ezagutzea.

Sakana 2020 Plan Estrategikoaren barruan, Sakanako Garapen Agentziak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, antolatuta, Turismo Garapen Jasangarriaren Esperientzien I. Jardunaldia antolatu du astelehenerako. Antolatzaileek beste eskualde eta herrialde batzuetan izandako turismo jasangarriaren inguruko garapen ereduak ekarriko dituzte gurera, lau turismo garapen eredu desberdin, hain zuzen.

Argazkiak: Sakanako Garapen Agentzia.