Hiru enpresa Indiako energia-enpresekin harremanetan

Guaixe 2016ko abe. 3a, 09:18

Industrias Barga, Laneko eta Jatorman enpresetako ordezkariak, Nafarroako beste hainbatekin batera, Indian egon ziren azaroko hirugarren astean. Guztiak ere osagai eta zerbitzuen enpresak dira eta beraien negozioa zabaldu nahi dute energia eolikoan dagoeneko mundu-mailan laugarren postuan dagoen herrialdean. Bilera tekniko-komertzial horietan, besteak beste, Indiako aerosorgailu-fabrikatzaile nagusiekin elkartu ziren.

Dagoeneko Indian dauden enpresek osatzen duten Wind Supply talde nafarrak prestatu zuen bidaia. Bereziki Gamesarako hornidura-lanetan dabil Indiako aerosorgailu-fabrikatzaile handiena dena. Nafarroako Gobernuak nazioartekotze planen barruan bidaia diruz lagundu zuen eta ekonomia lehendakariorde Manu Aierdi ere joan zen.
 
Navarra Wind Supply
Edo Nawind, 2016an sortu da, merkataritza-sinergiak errazteko eta industria hornitzaileen artean esperientziak eta gastuak partekatzeko. Aipatutako ibarreko hiru enpresak daude taldea osatzen duten zortzien artean.