Ikuskizuna hastera doa

Guaixe 2016ko abe. 2a, 10:06
Aurreko urteko txapelketako finalistak.

Ikuskizuna hastera doa Sakanako XI. Gure Pilota Emakumezkoen Pala Torneoa asteburuan hasiko da. Eliteen mailan, 2. mailan eta gaztetxoen mailan jokatuko da. Euskal Herri mailako puntako palistak lehiatuko dira  Palazaleek badute z

Palazaleek badute zertaz gozatu, asteburu honetan hasiko baita Sakanako VI. Gure Pilota Emakumezkoen Pala Torneoa. Eliteen mailan, 2. Mailan eta gaztetxoen mailan jokatuko da, eta Sakanako Mankomunitatetik adierazi digutenez “egun Euskal Herrian puntako palistak direnak lehiatuko dira, batetik, eta kategoria txikietan Etxarri Aranazko Gure Pilotan eta beste klub batzuetan trebatzen ari diren neskak, bestetik”. Beraz, puntako pala partidez gozatzeko aukera egongo da.

Partidak Etxarri Aranazko eta Arbizuko pilotalekuan jokatuko dira, larunbat arratsaldetan eta igande goizetan. Elite mailan 9 bikote lehiatuko dira eta bigarren mailan, aldiz, 7 bikote. Palisten artean sakandarrak daude, elite mailan Yanira Aristorena, Etxanizekin bikotea osatuko duena. Bigarren mailan, Uxue Mendinueta, Irati Lasa, Izar Parot, Irati Igoa eta Ane Eskala daude parte hartzaileen artean.

Sakanako XI. Gure Pilota Emakumezkoen Pala Torneoan
1.jardunaldia
Larunbatean, 17:30ean, Etxarri Aranatzen
2. maila: Suarez II.a-Mendinueta / Igoa-Parot
2. maila: Eskala-Villanueva / Martin-Lasa
2. maila: Suarez I.a-Ruiz de Azua / Ardanaz-Gabirondo

Igandean, 10:30ean, Etxarri Aranatzen
Eliteak: Murillo-Arrieta / Garmendia-Araiztegi
Eliteak: Graciet-Ruiz de Larramendi / Muneta-Eizmendi
Eliteak: Arrizabalaga-Bordagaray / Etchelecu-M.Mendizabal

2. jardunaldia
Abenduak 10, larunbata, 17:30ean, Etxarri Aranatzen
2. maila: Igoa-Parot / Calvo-Urtasun
2.maila: Martin-Lasa / Suarez I.a-Ruiz de Azua
2.maila: Ardanaz-Gabirondo / Eskala-Villanueva

Abenduak 11, igandea, 10:30ean, Arbizun
Eliteak: Garmendia-Araiztegi / Pradera-Mendizabal
Eliteak: Aristorena-Etxaniz / Arrizabalaga-Bordagaray
Eliteak: Muneta-Eizmendi / Irazustabarrena-Huizi