24 familiek ez dute energia mozketarik izan

Guaixe 2016ko abe. 14a, 13:02

Nafarroako Gobernuaren eta enpresa hornitzaileen arteko akordioari esker izan da. Herrialdeko kasuen %3,39 dira Sakanakoak, Nafarroako populazioaren %3,17 gara.

Energia-pobrezia eragotzi asmoz, Nafarroako Gobernuak urte hasieran Iberdrola, Gas Natural Fenosa eta CHC Energia enpresekin hitzarmenak sinatu zituen. Eskubide Sozialen lehendakariorde Migel Laparrak jakinarazi duenez, akordio horiek nafarren artean energia-pobrezia eragozteko neurri sortako bat da. Akordio horiei esker 707 familia nafarrek ez dute energia mozketarik izan, haietatik 24 sakandarrak dira. Guztiek ere ezin zituzten euren fakturak ordaindu. Akordioak familia horiek guztiak euren etxebizitzetan oinarrizko beharrak bete eta klimatizazio baldintza egokiak izateko aukera eman du.

Herria Familia kopurua
Aizkorbe 1
Irurtzun 7
Uharte Arakil 1
Lakuntza 2
Arbizu 2
Etxarri Aranatz 3
Altsasu 8
Guztira 24