Haize Berriak bandaren partitura berria

Guaixe 2016ko abe. 22a, 19:18

Gorka Hermosa akordeoilariaren Flamenco Etxea proiektuaren bertsio sinfonikoa mustu zen Altsasun larunbatean. Euskal musika eta flamenkoa uztartzen ditu Hermosaren proiektuak eta haren  moldaketa Alberto Gonzalezek egin du. Hermosaren lanetatik egokien orkestatu zitezkeen lanak aukeratu zituen. Haien artean daude Imanol Lartzabalen Kopla berriak eta Lau haizetara, edo Hermosak sortutako Paco de Luciari eskainitako Paco, Enrike Zelaiari eskainitako Zelaia, Fiesta-jaia eta Agua-ura.

Partiturak jendaurrean estreinakoz Hermosak berak, Jose Luis Monton gitarra-joleak, Haize Berriak bandak eta Erkudengo Ama abesbatzak eman zituzten. Enrike Zelaiak bere omenezko piezan soinu txikiarekin ere aritu zen. Emanaldi guztian ferietako auzipetuak presente izan zituzten. Bi emanaldi izan ziren eta harrera beroa izan zuen ikuskizunak. Ondoren, musikari guztiak elkarrekin afaldu zuten.