Hatz erakusle salatzaileak

Guaixe 2017ko urt. 16a, 16:22

Presoen giza eskubideen urraketak salatzeko, makina bat sakandar eta udal guztietako ordezkariak izan ziren Bilbon, Ergoeinakoak barne.

Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde, Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaera bere egin zuten makina bat pertsonek Bilbon larunbatean. Sare herritarrak antolatutako manifestaziora 10 autobus joan ziren Sakanatik. Ibarreko beste asko euren autoetan edo garraio publikoan joan ziren. Gainera, euskal presoen giza eskubideen urraketak agerian uzteko Sarek udazkenetik garatu duten #salatzendut kanpainarekin bat egin zuten eta askoren eskutan kartoizko hatz erakusle salatari bat ikusteko aukera izan zen.

Sakanako 15 udaletako ordezkariak izan ziren manifestazioan. Sarek 14etan aurkeztu zuen mozioa eta onartu egin zuten. Ergoienan, antza, ez zuen moziorik aurkeztu. Baina Ergoienako Udalak eskaerarekin bat egin zuen eta bere ordezkaritza larunbatean Bilbon izan zen.