Sergio Garcia de Eulate hirugarrena Aiegin

Guaixe 2017ko urt. 17a, 14:27
Sergio Garcia de Eulate, atzealdean, Aitzkozar krosean.

Iker Mintegi bigarren kadetea izan zen Araitz-Betelun

Igandean III. Aiegiko Herri Lasterketa jokatu zen. 59 korrikalarik ekin zioten proba absolutuari (6,7 km). Boskote batek, Sergio Garcia de Eulate tartean zela, lehia estua izan zuen buruan eta, azkenean, Marcos Yaniz gailendu zitzaion Xabi Arteagari. Biek denbora berean osatu zuten proba (24:00). 10 segundora sartu zen taldetxoa, Sergio Garcia de Eulate buru zela. Hortaz, hirugarrena sailkatu zen altsasuarra. Emakumezkoetan Uxue Murolas gailendu zen (28:45).

Martinez 12.a Araitz-Betelun eta Mintegi bigarren kadetea
Igandean XII. Araitz Beteluko Krosa (7,7 km) osatu zuten 139 korrikalarik, 5 graduko tenperatura hotzarekin, euripean eta inguruko mendietan elurra zutela. Raul Amatriain izan zen azkarrena (25:29). Alberto Martinez lakuntzarra 12.a sailakatu zen (27:18) eta Juan Luis Maiza etxarriarra 31.a (29:51).
Nabarmentzekoa da kadeteen mailan Iker Mintegi altsasuarra bigarrena sailkatu zela (10:40), Abule Esteban irabazletik (10:13) 27 segundora.