Hiru sakandar lehiatu ziren Zumaian

Guaixe 2017ko urt. 18a, 14:31
Igor Artieda eta Luna.

Igor Lanz bike jouring+txakurkrosean aritu zen, Igor Artieda txakurkrosean eta Juan Bautista Urtasun patina+txakurkrosean

Txakurra lotuta korrika egiteari deitzen zaio canikrossa edo txakurkrosa. Geroz eta gehiago hedatzen ari den kirola da eta txakurrarekin batera korrika egiteko antolatzen diren lasterketak ere gutxinaka hedatzen doaz. Igandean, esaterako, VI. Zumaiako Txakurkrosa jokatu zen. Hiru sakandarrek parte hartu zuten, modalitate ezberdinetan.

Bikejoring+txakurkrosa modalitatean lehiatu zen Satrustegiko Igor Lanz. Kasu honetan, Igor Lanz txirrindulan zihoan eta bere txakurra bizikletari lotuta. 4,3 km-ko proba zen eta Ekaitz Erauskinek irabazi zuen (12:41). Igor Lanz seigarrena sartu zen (19:34). Modalitate honekin batera, patinete baten gainean zihoazen parte hartzaileak zeuden. Kasu honetan, eurek patinete gainean eta txakurrak patineteari lotuta joan behar ziren. Hauek ere 4,3 km-ko lasterketa zuten osatzeko. Pedro Etxeberria eta Duke gailendu ziren (12:16), Juan Bautista Urtasun urdiaindarraren eta Chaman bere txakurraren aurretik (15:48).  

Azkenik, txakurkrosa modalitatean parte hartu zutenek korrikan osatu zuten proba, bere txakurrari lotuta. 54 partaideren artean Mikel Etxeberria eta Duke bere txakurra izan ziren azkarrenak (29:37). Igor Artieda etxarriarra eta Luna bere txakurra 49.ak sailkatu ziren (44:37).