Nork jantziko ditu Sakanako txapelak?

Guaixe 2017ko urt. 20a, 13:30
Aurreko urteko finalistak, sari ematean.

Sarritan esan ohi dugu, baina berriro ere errepikatuko dugu: pilotak oraina eta etorkizuna baditu Sakanan. Horren isla, bihar Arbizun eta San Saastin festetan murgildua dagoen Lakuntzan jokatuko diren XXIX. Sakanako Pilota Txapelketako finalak.

104 pilotari
Sakanako 6 pilota klubeko 104 pilotarik hartu dute parte, guztira, XXIX. Sakanako Pilota Txapelketan. Abenduaren 3an hasi zen txapelketa, eta, ordutik, astebururo jokatu dira partidak. Zehazki, ondoko klubetako pilotariek hartu dute parte: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza eta Irurtzun.

Bihar, larunbatean, jokatuko dira finalak, 9 guztira, Arbizun eta Lakuntzan. San Saastin festetan murgilduta dagoen Lakuntzan izanen da sari ematea.

XXIX. Sakanako Pilota Txapelketako finalak
Lakuntzan, larunbatean, 17:00etan
Umeak 2: Ganboa-Eskudero (Lakuntza) / Etxeberria-Saralegi (Irurtzun)
Kadeteak: Araña-Araña (Gure Pilota) / Berekoetxea-Berastegi (Irurtzun)
Gazteak: Otxoa-Goikoetxea (Aldabide) / Olaetxea-Petriati (Aldabide)
Nagusiak: Ezkurdia-Bergera (Irurtzun) / Murgiondo-Arbizu (Irurtzun)

Arbizun, larunbatean, 16:00etan
Umeak 1: Igoa-Gonzalez (Pilotajauku) / Amiano-Laso (Irurtzun)
Kimuak 2: Amado-Beruete (Aldabide) / Gorospe-Larrañaga (Sutegi)
Kimuak 1: Imaz-Garmendia (Aldabide) / Martiarena-Markina (Irurtzun)
Haurrak 2: Peral-Agirretxe (Pilotajauku) / San Roman-Ulaiar (Pilotajauku)
Haurrak 1: Imaz (Aldabide) / Gorrotxategi (Aldabide)