Elomendiko Txapelketa: Zalduak bina berdindu zuen Izalsarekin

Guaixe 2017ko urt. 24a, 08:59

Elomendiko Futbol Txapelketa. 15. jardunaldia: Izalsa 2 – Zaldua 2

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 15. jardunaldia jokatu da. Arakilgo Zalduak puntu bat biltzea lortu zuen, Izalsarekin bina berdindu eta gero. Sailkapenean Unziti da liderra (37 puntu) eta Zaldua laugarrena da (28 puntu). Asteburuan 16. jardunaldia jokatuko da. Zalduak Bidezarra izango du aurkari, Lekunberrin.