Ezkurdia-Merinok eta Elezkano-Zabaletak gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2017ko urt. 25a, 08:53
Binakako lehen bueltako pilota aukeraketa: Zabaleta, Ezkurdia eta Merino.

Gaur, 11:30ean, Labriten

Binakako Txapelketako hasierako ligaxkako 9. jardunaldia jokatuko da asteburuan. Larunbatean sakandarrak atzera ere elkarren kontra ariko dira. Joseba Ezkurdiak eta David Merinok Jose Javier Zabaleta eta Danel Elezkano izanen dituzte aurkari larunbatean Labriten. Materiala gaur aukeratuko dute, goizeko 11:30ean, Labriten. Badirudi Lezkano osatu dela eta larunbatean jokatzeko moduan egongo dela.

Hasierako ligaxkako lehenengo bueltan, Ezkurdiak eta Merinok 22 eta 15 irabazi zieten Elezkano II.ari eta Zabaletari. Ea bigarren bueltan, larunbatean, zer gertatzen den.