Etxeberria eta Zia Pistako Espainiako Kopara

Guaixe 2017ko ots. 3a, 11:25

Lehenengo jardunaldia asteburuan jokatuko da, Galapagarren

Abian da 2017ko pistako txirrindularitza denboraldia. Asteburu honetan emango zaio hasiera, hain zuzen ere, Pistako Espainiako Kopari. Kopak hiru jardunaldi izango ditu: otsailaren 3an eta 4an Galapagarren, martxoaren 10ean eta 11n Tafallan eta martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Donostian. Ondoko kategorietan jokatuko da: kadeteak, juniorrak eta eliteak.

Nafarroako selekzioak hautatu ditu zein txirrindularik ordezkatuko duten Nafarroa Pistako Espainiako Kopan. Tartean ariko dira Josu Etxeberria iturmendiarra (Aralar-Intersport Irabia) eta Hodei Zia (Burunda-Quesos Albeniz).

Aurreko urtean Euskadi selekzioak irabazi zuen Pistako Espainiako Kopa. Bestalde, Gaztela Leongo selekzioarekin ariko da Burunda-Quesos Albeniz klubeko Mateo Gonzalez txirrindularia.

Sakandarrak ongi Gipuzkoako Bio Racer Saria Challengean
Azarotik ilbeltzera bitartean jokatu zen Gipuzkoako Pistako Bio Racer Saria Challengea, Donostiako belodromoan. 8 proba izan ziren guztira eta azkena ilbeltzaren 15ean jokatu zen. Bertan lehiatu ziren hainbat txirrindulari sakandar.

Sailkapen orokorrean, gizonezkoen junior mailan Unai Iribar (Limousin) izan zen txapelduna (250 puntu). Quesos Albenizeko Mateo Gonzalez zazpigarrena sailkatu zen (138 puntu) eta Intersport Irabiako Josu Etxeberria hamargarrena (122 puntu). Quesos Albenizeko Hodei Zia 31.a salkatu zen (58 puntu).
Emakumezkoetan, aldiz, Ekhiñe Rivas izan zen onena (213 puntu). Bakarne Gonzalez altsasuarra (Gipuzkoa Ogi Berri) laugarrena sailkatu zen (184 puntu) eta CAF Transport Engineering taldeko Joana Irastorza etxarriarra hogeigarrena (63 puntu).
Elite mailan Igor Arruti (Tolosa) izan zen onena, 197 punturekin. Rural Kutxa talde sakadarreko Jon Irisarri 11.a sailkatu zen (97 puntu), Ander Alonso 19.a (63 puntu), eta Sergio Rodriguez  41.a (12 puntu).